Liga de Empresas de Pelota a Mano

Eskuzko Pilota Enpresen Liga

KLAUSULAK & HITZARTZEAK:

 

  1. Sarreraren eskurapenak dokumentu honetan esleitzen diren baldintzekiko adostasuna adierazten du.
  2. Ikuslea antolakuntzak adierazitako arau eta aginduak betetzera derrigortuta dago.
  3. Antolakuntzaren edozein kidek ikusleari sarrera eskatu diezaioke eta hauek erakutsi egin beharko dute edozein momentutan.
  4. Ikusle bakoitza bere sarreran espresuki zehaztatutako eserlekuan eseri behar da.
  5. Behin sarrera esku artean, ikusleak ezin izango du diru-itzultzerik eduki esleitutako preziotik, ez zati bat, ez guztia.
  6. Antolakuntzak festibaleko partidu programa aldatzeko eskubidea gordetzen du aurreikusi gabeko egoera bat egon ezkero eta ez du inolako itzultze eskubiderik eskaintzen.
  7. Antolakuntzak onarpen eskubidea gordetzen du, azken honen partaideen iritzi eta ulermen leialaren ustez ikuskizunaren onuraren aurkako jarrera eduki duenari barrutira sarrera ukatuz.
  8. Ikusle oro egiaztatze kontrolak egitera behartuta dago, arakatze pertsonalak barne, beti ere antolakuntzak agintzen badu.
  9. Ikusleak ulertzen eta onartzen du antolakuntzak grabazio elementuak erabiltzea arauak betetzen diren egiaztatzeko.
  10. Debekaturik dago:
    1. Edozein pertsona edo ondasunen osotasuna arriskuan jarri dezakeen objektu edo materialak sartzea kirol barrutira.
    2. Biolentzia, arrazakeria, xenofobia edota kirolekiko tolerantzia ezaren inguruko arauen aurka joan daitezken materialak sartzea edo erakustea, bai edukiarengatik edo aurkezpenagatik.
    3. Mingarriak izan daitezken espresio, irain, abesti, etab. formulatzea edo egoztea ikuskizuna bitartean.
    4. Edozein droga, sustantzia psikotropoko edo edari alkoholikoen menpe sartzea kirol barrutira.
    5. Instalazio barruan erretzea, espresuki horretarako egokitutako lekuetan izan ezik.
    6. Edozein objektu botatzea.
    7. Antolakuntzaren baimenik gabe kirol eremu/esparruan sartzea.
    8. Edozein grabazio mota egitea ez baldin bada erabilpen pertsonal eta etxetiarrerako.
  11. Antolatzaileak edozein ikusle barrutitik kanporatzeko eskubidea gordetzen du –sarreraren diru itzultzea erreklamatzeko eskubiderik gabe- baldin eta ez baditu betetzen dokumentu honetan zehaztatutako baldintza eta hitzartzeak. Antolakuntzaren azken neurri honek ez du saihesten agintari eskudunen aurrean bukatzea indarrean dagoen araudia ez duenak betetzen.

Liga de Empresas de Pelota a Mano / Eskuzko Pilota Enpresen Liga

Copyright © 2013. All Rights Reserved.