Liga de Empresas de Pelota a Mano

Eskuzko Pilota Enpresen Liga

Jaun Andre horiek:

Ongi etorriak ESKU PILOTA ENPRESEN LIGAREN® web orrira.

Teknologia berriek, eta internetek bereziki, eskeintzen diguten aukerei esker, kirolzale eta konkretuki pilotazale guztien esku jarri nahi dugu website hau. Beraren bitartez ESKU PILOTA ENPRESEN LIGA zer den jakin ahal izango duzue, eta era berean, liga honen inguruan sortzen diren berri guztiak ezagutu.

Web orri hau osotzen duten edukinak eta hauek aurkezteko erabili izan den modua zuen interesekoak izatea espero dugu.

Urteetan zehar esku pilota profesionala antolatu eta ustiatu izan duten enpresek sektore honetarako eszenatoki berri bat sortzen saiatu izan dira.

Afizionatu eta profesional munduaren arteko zeuden ezaugarri eta behar desberdinen azterketaren ondorioz, 1999. urtean Euskal Pilotarako Euskadin aprobatutako Plan Estrategikoak, beste helburu batzuen artean, enpresen liga bat sortu beharra aurreikusten zuen. Horrela aipatutako afionatu eta profesional munduak argi desberdinduko zirelarik.

Talde kirolentzako Profesional Liga bat eratzeko gaindiezineko zailtasun legalak ikusita – urriaren 15eko Estatuko 10/1990 kirol legearen arabera, eta espainiako kirol federakuntzak erregulatzen zituenaren 1.835/1991 Errege Dekretuaren arabera -, ASPE PELOTA S.L. eta ASEGARCE PELOTA S.A. beharrezkoak ziren negoziaketen ondoren, merkantil izaera izango zuen plataforma enpresarial pribatu bat eratzea erabaki zuten; txapelketa ofizial eta estruktura federatu eta administaritiboetatik kanpo.

Horrela, erakunde publiko eta pribatu desberdinen onespenarekin, eta marko iraunkor eta orokor bat eratzeko helburuarekin ESKU PILOTA ENPRESEN LIGA sortu zen, bereziki ondoko txapelketak antolatzeko sozietate xedearekin:

  • EPEL.eko lau t´erdiko txapelketa
  • EPEL.eko binakako txapelketa
  • EPEL.eko banakako txapelketa.
  • EPEL.eko San Ferminetako torneoa.
  • EPEL.eko Andra Mari Zuriaren jaietako torneoa.
  • EPEL.eko Zarauzko torneoa.
  • EPEL.eko Donostiako Aste Nagusiaren torneoa.
  • EPEL.eko Lekeitioko torneoa.
  • EPEL.eko San Mateoetako torneoa.

EPEL.en historian erreferentzi moduan har daitezkeen datetako batzuk ondokoak dira:

  1. 2002ko maiatzaren 4an sortzen da Bilbon Esku Pilota Enpresen Liga S.L.
  2. 2002 ko urriaren 2an, Julian Arruabarrena Jaunaren gidaritzapean, Vitoria-Gaizteizen aurkezten da publikoki Esku Pilota Enpresen Liga.
  3. 2002ko urriaren 12an, Esku Pilota Enpresen Ligak antolatutako txapelketa bateko lehen partida jokatzen da. EPEL.eko lau t´erdiko txapelketari zegokion eta Vitoria-Gazteizko Ogeta frontoian ospatu zen ondoko emaitzarekin: Esain 22 - Etxaniz 21.
  4. EPEL.ek bere lehendabiziko txapelketetan banatutako txapelak ondokoak izan ziren:

 

EPEL.eko Lau t´erdiko 1. txapelketa

vitoria-Gazteiz

2002-12-29

OlaizolaII

EPEL.eko Binakako 1. txapelketa

Donostia-San Sebastian

2003-03-23

Koka-Beloki

EPEL.eko banakako 1. txapelketa

Donostia-San Sebastian

2003-07-20

P. Ruiz

 


 

Liga de Empresas de Pelota a Mano / Eskuzko Pilota Enpresen Liga

Copyright © 2013. All Rights Reserved.