Urteetan zehar esku pilota profesionala antolatu eta ustiatu izan duten enpresek sektore honetarako eszenatoki berri bat sortzen saiatu izan dira.
Afizionatu eta profesional munduaren arteko zeuden ezaugarri eta behar desberdinen azterketaren ondorioz, 1999. urtean Euskal Pilotarako Euskadin aprobatutako Plan Estrategikoak, beste helburu batzuen artean, enpresen liga bat sortu beharra aurreikusten zuen. Horrela aipatutako afionatu eta profesional munduak argi desberdinduko zirelarik.
Talde kirolentzako Profesional Liga bat eratzeko gaindiezineko zailtasun legalak ikusita urriaren 15eko Estatuko 10/1990 kirol legearen arabera, eta espainiako kirol federakuntzak erregulatzen zituenaren 1.835/1991 Errege Dekretuaren arabera -, ASPE PELOTA S.L. eta ASEGARCE PELOTA S.A. beharrezkoak ziren negoziaketen ondoren, merkantil izaera izango zuen plataforma enpresarial pribatu bat eratzea erabaki zuten; txapelketa ofizial eta estruktura federatu eta administaritiboetatik kanpo.
Horrela, erakunde publiko eta pribatu desberdinen onespenarekin, eta marko iraunkor eta orokor bat eratzeko helburuarekin ESKU PILOTA ENPRESEN LIGA sortu zen, bereziki ondoko txapelketak antolatzeko sozietate xedearekin:
EPEL.eko lau t´erdiko txapelketa
EPEL.eko binakako txapelketa
.
EPEL.eko banakako txapelketa.
EPEL.eko San Ferminetako torneoa.
EPEL.eko Andra Mari Zuriaren jaietako torneoa.
EPEL.eko Zarauzko torneoa. .
EPEL.eko Donostiako Aste Nagusiaren torneoa.
EPEL.eko Lekeitioko torneoa.
EPEL.eko San Mateoetako torneoa.
|